Unibertsitateen arteko Espainiako Txapelketa ari dira jokatzen
egun hauetan Leonen eta bertan dira Oihana Arzallus eta Leire Izagirre, Mundarro La Salle senior nesken taldeko kideak. UPV-EHUren izenean jokatzen ari dira. Gaur, Sevillaren aurka jokatuko dute. Sailkatuz gero, bihar jokatuko dute finala. Bestalde, Gipuzkoako ligan, senior neskek 65-32 irabazi zuten Eskoriatzaren aurka. Asteburu honetan erabakiko da zeinen aurka jokatu beharko duten Final Fourreko finalerdia, maiatzaren 10ean.