Taldea martxan dago eta bilera izango da gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 30a, 02:00

Bilera 19:30etan izango da, Astigarren lokalean.

Taldea sortu zen aurreko asteazkenean, Gure Esku Dago dinamika aurrera era­mateko, eta gaur bilera deitu dute. Jakinarazi dute, bilerak irekiak direla, edo­nork pro­posatu dezakee­la edozer.  Bilera 19:30etan izan­go da Astigar dantza taldearen lokalean.
Aurreneko bilerak izan­dako erantzunarekin gusto­ra dira taldekideak: «Par­taidetza ona izan zen ko­puru aldetik (20 bat lagun) eta aberasgarria aniztasu­nari dagokionean». Eraba­kitzeko eskubideak elkar­tzen dituztela azaldu dute: «Bertaratu ginenok, bate­koak eta bestekoak, argi dugu  erabakitzeko esku­bideak elkartzen gaituela eta oraindik Astigarragan jende asko eta asko dagoela bat egiteko prest, oinarrizko eskubide honen inguruan».

Pertsona eta talde desberdinen babesa
Taldearen helburua da, «ahalik eta jende gehien lortzea, oinarrizkoa den erabakitzeko eskubidearen aldarrikapenerako eta ekai­na­ren 8an, Durango eta Iruña elkartuko dituen gizakaterako».
Bide horretan, herriko talde eta pertsona desberdi­nekin bilduko dira erabaki­tze­ko eskubidearen inguru­an beren babesa eman de­zaten. Horrez gain,  azaldu du­te, taberna, denda eta kaleak erabiliko dituztela gizakate­rako metro­ak saltzeko.

Aurkezpena eta festa
Maiatzaren 10ean, aurkez­pen erraldoi bat egitekoak dira; izan ere, hilaren bu­kae­ra al­dera jai berezi bat anto­la­tzeko asmoa dute, ekaina­ren 8ko gizakatearen bidean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!