Hernaniko Olinpiadak larunbatean hasi ziren eta gaur bigarren proba izango da: patin lasterketa. Aurreko urteetan bezala, Astigarragako gazteek ere parte hartuko dute, Upeliotarrak izenarekin. Kedada egin dute Joseba Barandiaran plazan 21:00etan, kotxeetan joateko, gero bueltatzeko autobusik ez baita. Herritarrei dei egiten diete ikustera eta animatzera joateko: “Busti dezagun Hernani kolore naranjez!”.