Botoa korreoz emateko aukera, Europako hauteskundeetan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 30a, 02:00

Hernaniko alderdi sozilistak herritarrei gogoratu nahi die Europako Hauteskundeak direla datorren maiatzaren 25ean eta botatzea garrantzitsua dela: «dirua eta boterea agintetik kendu, eta pertsonek bere lekua izatea nahi badugu, bozkatu egin behar dugu».  Maia­tzaren 15a bitartean botoa korreoz eman litekeela gogoratu dute. Laguntza nahi dutenek Elkano 11ko egoitzatik pasa behar dute, astez, 16:00etatik 19:00etara; edo 943 55 04 29 telefonora deitu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!