Mendiriz Mendi elkarteak egin du maiatzeko plana herriko gaztetxoentzako. Bedaio eta Zarateko lepoan barrena egingo dute buelta, hilaren 11n. Zailtasun gabeko ibilbidea dela azaldu dute, 3 ordu ingurukoa, hamaiketakoa barne. Goizeko 08:30etan abiatuko dira Atsegindegitik eta eguerdirako bueltan izatea espero dute.
Prezioa 2 eurokoa da gazteentzat eta 6 eurokoa helduentzat. Izena emateko Iturregi Plazako bulegotik pasa behar da, astelehen, ostegun edo ostiraletan, 20:00etatik 21:00etara. Azkeneko eguna maiatzaren 9a da.