Manifestazioa bihar, Buruntzaldea mailakoa

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 30a, 02:00

Manifestazioa Plazatik aterako da, 12:00etan;
‘Langileok erabaki, Euskal Herriak erabaki dezan’.

Langileen Nazioarteko Egu­nea da bihar, Maiatzaren 1a. LAB sindikatuak eskualdeko manifestazioa deitu du Her­na­nin Langileok erabaki, Eus­kal Herriak erabaki dezan lemapean. Manifestazioa eguer­diko 12:00etan aterako da Plazatik eta eskualde mailakoa izango da.

«Lehen lortutakoa berreskuratu behar dugu»
LAB sindikatuak azaldu duenez, krisiaren aitzakiarekin buelta eman zaio lortutako guztiari: «gauza asko lortu ziren borrokarekin, sufrimenduarekin eta konfrontazioarekin. Gaur egun ere konfrontazioa behar da, negoziazioak itxi gabe, baina konfrontazioa. Gure indarra kalean dago eta lehen lortutakoa berreskuratu behar dugu borrokaren bitartez»

«Erabakitze eskubidearen garrantzia»
LABek dio, egungo egoerari au­rre egiteko erabakitze es­ku­bi­dea garrantzitsua dela: «era­baki­tze eskubidea langile mu­gi­men­dura ekarri nahi dugu. Hor­tik lema: Langileok erabaki, Eus­kal Herriak erabaki dezan».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!