Mekanikako oinarrizko klaseak maiatzean eta debalde

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 30a, 02:00

Bereziki emakumeei zuzendutako klaseak dira, nahiz eta gizonezkoek ere hartu dezaketen parte. Matrikulazioa egiteko: 943 55 18 08.

Mekanikako oinarrizko ikastaroa antolatu du Udalak, de­balde. Kotxeko gurpila aldatu, argi bat pizten denean zer esan nahi duen jakin, olioa al­datu, kotxeko paper bakoitza zertarako den jakin... Bereziki emakumeei zuzendutako ikastaroa da, diskriminazio positiboa egite aldera; hala ere, interesa duten guztiek eman dezakete izena: emakume zein gizon.
Hiru ikastaro antolatu ditu Udalak, data eta ordutegi ez­berdinekin. Aurrenekoak arra­­­kasta haundia izan du, eta orain da garaia, maiatzean zehar emango duten ikastaroan izena emateko. Hiru aste dira, maiatzaren 12tik 30era. Ordutegia: 16:30etatik 20:30etara. Animatzen direnek Transpacarrera deitu be­har dute, 943 55 18 08ra eta An­derrengatik galdetu. Azke­neko ikastaroa, hirugarrena, ekainaren 2tik 20ra egingo dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!