Patin lasterketa mitiko, klasiko eta berria antolatu dute Olinpiadetako bigarren egunerako. Bost txandatan banatuta, aurretik zehaztutako ibilbidea egingo dute talde bakoitzak aukeratutako neska-mutilek. Nobedadea da aurten biek joan beharko dutela ekipamendu osoarekin: patinak, kaskoa, rodillerak... Txanda bakoitzeko irabazleak jokatuko du finala.
Ibilbidean, probak
Lasterketa 21:30etan hasiko da, Portalondon. Kardaberaz kalean gora, bikotea elkarri lotuta joango da. Karkaban izango dute aurreneko proba: irin eta ur kuboan giltza bilatu. Giltza eskuetan dutela, Garineko norantza hartu eta Tilosetako eskailera azpian kandadu bat ireki beharko dute. Hau irekita, begiak ixteko zinta bat eskuratuko dute eta bietako batek begiak tapatu beharko ditu. Kandadua ireki aurretik, galdera bati erantzun beharko diote, eta asmatzen ez duenak 15 segundu itxaron beharko ditu aurrera egiteko. Tilosetako eskailerak igo eta zig-zaga pasata, Plazara iritsiko dira. Beste galdera bati erantzun beharko diete bertan, eta gaizki erantzunez gero, aurreko penalizazio bera jasoko dute.
Handik aurrera, askatu eta bietako batek Portalondora itzuli beharko du, Kale Nagusitik behera.
Arauak eta penalizazioak
Esan bezala, galderak asmatzen ez dituen taldeari 15 segundu gehituko dizkiote. Bestalde, lasterketan joko zikina edo antzekorik egiten duenari 30 segundu gehituko dizkiote. Eta azkenik, bidean dauden proba ezberdinak egiten ez dituztenek 20 segunduko penalizazioa jasoko dute.