Hamalau abesti gaur, Goiz Eguzki eta Aloña abesbatzen eskutik

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 30a, 02:00

Zazpina abesti kantatuko dituzte, Goiz Eguzkiko egoitzan, 19:00etan hasita.
Bihar goiz osoko festa antolatu dute: meza, sari banaketak, erakusketa eta luntxa.

maiatzaren 1a egun haun­dia izaten da Goiz Eguzkiko bazkideentzat. Bez­peratik hast­en dira os­pa­kizunak, eta maiatzaren 1a eguerdira arte izaten da festa.
Abesbatzen emanaldirako kontzertu berezia antolatu du­te aurten. Goiz Eguzkiko Abesbatzak Oñatiko Aloña izango du lagun gaurko ema­naldian. Zazpina kanta abes­tuko dituzte, etxekoak hasita. Javier Zubimendi izango dute zuzendari eta Txefe Orm­a­za­bal bakarlari. Abestiak: Illu­na­­ba­rra, Alma Llanera, Ange­litos negros, La golondrina, Az­ken dantza, Un viejo amor eta Boga boga. Aloña abes­ba­tza Loli Ordokik zuzenduko du, eta Miguel Mari Guridi ariko da eskusoinuarekin. Kan­ta­tuko dituzten zazpi abes­tiak: Ama, Santus, Uso zu­ria, Jeiki jeiki, Biok eza­gutzean, La perla eta Vuela paloma blanca.


Goiz osoko festa, bihar
Festak maiatzaren 1ean izan­go du segida. Mezarekin ha­si­ko dute eguna, 11:00etan. On­do­ren, karta eta kaleko jo­koetako sariak banatuko di­tuz­te. Bazkideek egindako la­na­k ikusteko aukera ere izan­g­o da. Eta bukatzeko, luntxa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!