Goiz Eguzki abesbatzak, Oñatiko Aloña abesbatzarekin batera Koral kontzertua eskainiko du bihar. 1go zatian, Goiz Eguzkiko abesbatzak 7 kanta abestuko ditu, Javier Zubimendik zuzenduta; bakarlari lanetan Txefe Ormazabal ariko da. Ondoren, beste zazpi abesti kantatuko ditu Aloña abesbatzak; zuzendari Loli Ordoki izango dute eta soinujolea Miguel Mari Guridi izango da. Kontzertua Goiz Eguzkiko egoitzan, 19:00etan.