Esther Lopezek liga irabazi du, Errioxako TRAMEK taldearekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 29a, 02:00

Boleibolean goi mailako jo­kalaria dela erakutsi du, beste behin, Esther Lopez her­na­nia­rrak. Errioxako TRAMEK Mu­rillo taldearekin Emakumez­koen Superliga irabazi du aste­buruan. Eta ez da aurtengo sari bakarra izan; talde be­rarekin txapeldun izan baita Erreginaren Kopan eta Su­perkopan.

Play Offak, hiru partidutara
Larunbatean jokatu zen Play Offetako hirugarren partidua, Iruñako GH Leadernet eta Errioxako TRAMEK taldearen artean. Esther Lopezen tal­deak play offetako au­rreneko bi partiduak irabazi eta gero, Iruñean jokatu zuten azkenekoa. Lehenengo jokoan nagusi izan ziren errioxarrak. Bi­garren jokoan hortzak era­kutsi zituen Iruñeako taldeak, baina garaipena Lopezen taldearentzat izan zen. Eta hirugarren jokoan, errioxa­rrak izan ziren nagusi, ha­sieratik bukaerara. TRAMEK taldearentzat izan zen beraz garaipena. Liga honekin, 8 ditu irabaziak Esther Lopezek.

Europako Txapelketa prestatzen, orain
Liga irabazi berri, helburu ze­ha­tzak ditu Esther Lopezek epe motzera. Estatuko Se­lek­zio nagusiarekin entre­na­tzen da orain, Europako txa­pel­ke­tako sailkapena prestatu eta jokatzeko; maiatza osoan izango da bertan. Ondoren, Brasilera joateko asmoa duela azaldu du jokalari her­na­niarrak. Bertako ligan pa­rte hartzeko aukera duela eta, probatzera joango da her­narriarra. Hernaniko boleibol taldetik hernaniarra zoriondu nahi dute: «Hernani mailan ez da erraza izango Esther Lopez osatzen ari den ku­rri­kuluma gainditzea eta erre­pikatzea. Zorionak Esther!

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!