Bi ikastaro maiatzean, haur eta nerabeen gurasoentzat

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 29a

haur eta nerabeen gurasoei zuzendutako bi ikastaro antolatu ditu Ongintza Patro­na­tuak Biteri kultur etxean. Bost saio izango dira: maiatzaren 6, 20 eta 27an; eta ekainaren 3 eta 10ean.
Ikastaroetako bat 0-9 urte bitarteko seme-alabak dituzten gura­soentzat antolatu dute, eta arratsaldeko 15:00­etatik 16:30­etara emango dute. Bestea, 10-19 urte bitarteko seme-alabak dituztenentzat da, goizez, 11:00etatik 12:30etara.
Ikastaroekin lortu nahi da, gurasoek baliabideak izatea seme-alaben heziketan parte hartzeko. Parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute aldez aurretik, eta azken eguna bihar da. Horretarako: 943 55 78 54 telefonora deitu behar da, eta Ana Goñiren galdera egin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!