Berdintasun Plana 2015a arte luzatzea bozkatuko du Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 29a, 02:00

Maiatzeko Plenoa deitu dute gaur ilun­tzean, Udalean. Hitzordua 19:00etan da, Pleno aretoan, eta bertan bildutako udal ordezkariek 14 puntu izango dituzte aztergai, tartean: II. Berdintasun Planaren luzapena; Udaleko lanpostuen berrazterketa eta Finantzen Euskal Kontseiluak aurkeztutako mozioa.

Berdintasun Plana, 2015era arte luzatzea
Udalak Hernaniko Berdin­ta­sun Plana onartu zuen 2010­ean, eta nahia zen, bertan ze­haztutakoak 2013rako beteta izatea. Epe hori bukatu bada ere, bertan agertzen diren zen­­bait helburu oraindik ez dira burutu. Hori horrela, Ber­din­tasun Plana 2015 urte bukaerara arte luzatu nahi dute.

Berdintasun plana 2010-2013 bitartean garatzea aurreikusia zuen Udalak. Helburu asko burutu gabe daude oraindik, eta 2015 urte bukaerara luzatzea bozkatuko da.

Udaleko lanpostuak, berrantolatu
Plenoan aztergai izango dute baita ere, Udaleko plantila eta lanpostuen zerrenda aldaketa. Kontua da, Udala berrazterketa bat egiten ari dela udaleko plantila eta lanpostuekin. Plan bat proposatu dute, bakoitza, pixkanaka, bere postuari dagokion egoerara egokitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!