Ikastetxeetako patioak zabalik, herritarrek erabiltzeko

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 29a, 02:00

Hernaniko ikastetxeetako pa­tio edo eremu publikoak za­­balik daude herritarren go­za­menerako. Garai batean as­ko ziren eskola ordutegiaz kanpo, instalazio hauek er­a­biltzen zituzten herritarrak. Epe batean itxita egon os­tean, berriz ere zabalik dau­dela jakinarazi du Udalak. 2013ko azken hilabeteetan parte har­tze prozesua jarri zuen mar­txan Udalak eta hainbat bi­le­ra egin eta gero, protokolo bat adostu dute. Bilera horietan parte hartu dute: Andoni Pikabea Udal­tzain­buruak, Kis­tiñe Lujan­bio Hezkuntza Zi­negotziak, Uru­mea, Langile eta Elizatxo ikastoletako or­dezkariek, Ka­le Hezitzai­leak eta gazte ba­tek.
Protokoloaren helburua da, eskola orduz kanpo, ikas­tetxeetako patioak modu egokian erabiltzea. Baldintza ba­tzuk ezarri dira, instala­zioak modu eraginkorrean er­a­biltzeko.

Hiru ikastetxe eta Institutua
Erabili litezkeen patio edo eremu publikoak di­ra: Uru­mea ikastolako Gay Mur erai­­kinekoa; Langileko Lau Bidie­tako eraikinekoa eta Eli­zatxo ikas­to­lakoa. Talde anto­latue­ta­ra­ko, urte osoko jar­duere­tara­ko... ere badago aukera. Ka­su hauetan ordea, Uda­lak eta ikas­te­txeek ezarritako bi­deak jarraitu behar dira.
Institutuko patioaren  ka­sua ere aztertu du Udalak. Izan ere, es­kumena ez da be­ra­rena. Protokolo hau ber­tara za­bal­tzeko asmoa ba­duela azaldu du, eta Institu­tua­re­kin eta Hez­­kun­tza Dele­ga­ri­tza­rekin adostu be­har dutela.

Eskola garaian zabalik egongo dira: neguan 20:00ak arte, eta udan 22:00ak arte. Opor, asteburu eta jai egu­netan 09:00etan irekiko dituzte, eta itxiera ordua berdina izango da.

Ze jardueretarako erabili?
Protokoloari helduta, pa­tioen erabilera egokia izan da­din zen­bait jarduera le­he­netsi dituzte. Batetik, Kirol prak­tika. Kirol bakoitza ho­rre­tarako egokitutako le­kuan egin beharko da: pe­lo­ta, pe­lotalekuan; futbola eta es­ku­ba­loia, ateak dauden le­kue­tan... Patinajea, gim­na­sia, dan­tza... bestelako kiro­le­­ta­ra­ko ere erabili litezke pa­tioak, beti ere, arazorik sor­tzen ez bada. Jolas libre eta komunitarioa praktika­tzeko, mahai-jolasetarako eta aisi­al­dirako ere erabili li­tezke, arazorik sortzen ez bada.

Ordutegia, eskola egunetan eta jai egunetan
Neguko eta udako ordutegia izango dute patioek. Eskola ga­raia denean, neguan 20:00­­­ak arte egongo dira za­balik; eta udan 22:00ak arte. Aste­bu­ruetan, jai egun edo opo­rretan goizeko 09:00­etan zabalduko dituzte pa­tioak, eta itxiera ordua ber­dina izan­go da.

Zaintzeko konpromisoa
Bukatzeko, patio edo eremu publiko hauek guztionak di­rela diote, eta hauek behar bezala mantentzea eta txu­kun edukitzea eragile eta erabiltzaileei dagokiela. Hori horrela, zenbait konpromi­so hartu dituzte.
Udala konprometitua da instalazioak txukun manten­tze­ra; arazoak sortzen dire­nean, irtenbidea ahalik eta azkarren ematera; ordute­giak betetzera eta betearaz­tera; eta erabakitakoa herri­ta­rrei jaki­na­raztera. Ikas­tetxeek azaldu dute proto­ko­loen berri eman, eta landu egingo dituztela hez­kuntza ko­munita­tean. Era­­biltzaileen kon­­­promisoa da instalazioak txukun eta garbi mantentzea; erabiltzai­leekin be­gi­runez jokatzea; iturri pu­bli­koak egoki era­biltzea; hau­rren­tzako parkeak adinez ego­kiak direnek era­biltzea; ire­kita dauden ere­muak baka­rrik erabiltzea; eta kalterik edo erabilera okerrik ikusiko balu, ikastetxeei edo Udalari jakinaraztea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!