Musikari ezagunen doinuak Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 28a

Pieza klasikoak eta berriak nahastuz, emanaldi ederra egin zuen Maitane Sebastianek eta Philippe de Ezcurrak, biolontxeloa eta akordeoia hartuta. A Tempo bikoteak musikari ezagunen doinuak eta propioak tartekatu zituen larunbatean, publikoaren belarriak alaitzeko. Entzungai izan ziren J.S. Bach, Maurice Ravel, Edward Grieg, Pablo Sarasate, Dave Brubeck eta Astor Piazzollaren piezak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!