Ikastaroak, haur eta gazteen gurasoentzako

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 28a, 02:00

Bost egunetako ikastaroak dira, maiatzak 6, 20, 27 eta ekainak 3, 10. Asteazkenera bitartean eman daiteke izena Ongintzak antolatutako ikastaroetan. Deitu: 943 55 78 54

Ongintza Patronatuak bost eguneko bi ikastaro antolatu ditu haur eta gazteen gura­soentzako. Ikastaro honekin lagundu egin nahi zaie umeei, modu egoki batean hazi eta garatzeko, eta ho­rre­tarako beharrezko diren jakintzak eta erramintak eman nahi zaizkie gurasoei, eurek ere ahalik eta parte gehien hartu dezaten umeak hezitzeko garaian.
Deitu, asteazkena baino lehen, eta Ana Goñiren gal­dera egin, telefono honetan: 943 55 78 54.

Funtsean, ikastaro berdina
Adinaren arabera bi ikastaro egingo dira, gai ezberdinak aztertuko baitira, helburua ber­din­a bada ere: batetik, 0-9 urteko haurren gurasoentzat eta bestetik 10-18 urteko gazte­en gura­so­entzat. Ordutegi ezberdinetan egingo badute ere, egunak berdinak dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!