Hasi da Olinpiaden festa

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 27a, 02:00

Pintxandartea eta O faktorea probak egin zituzten atzo, jai giroan.

Martxan dira Hernaniko Gazte Olinpiadak. Atzo hasi zi­ren, eta bi proba burutu zituz­ten taldeek: Pintxandartea eta O faktorea. Lehiaren gaine­tik, or­dea, jai giroa izan zen na­gusi, Atsegindegin. Festan eman zuten eguna par­te hartzaile guztiek, baz­ka­ri, txaranga eta kon­tzer­tuekin.
Goizean izan zuten lehen­engo proba, Olinpiadei hasiera eman ziena. Pintxandartean, pin­txo eta estandarte bana egin behar zuten taldeek. Jana­ri kontuetan, Tutan Come On izan zen onena. Estandarte ede­rrena, berriz, Olkis & Mon­dejus taldeak egin zuen.

Bazkalostean, abileziak
Lehen proba amaitu ondoren, bazkaltzera joan ziren parte hartzaileak. Tripa beteta eta kafe eta kopak hartuta, lehiari ekin zioten berriro. Bigarren proba izan zuten arratsaldean: O faktorea. Helburua zen talde bakoitzak bere abileziak era­kus­tea. Eta erakutsi zituzten, on­do erakutsi ere. Guztietan one­nak, baina, Hortzak estutu taldekoak izan ziren, gimnasia erakustaldi batekin. Kroni­ka.net webgu­nean ikus daiteke irabazleen saioa.
Epaileak ere ez ziren nola­nahikoak izan. Taldeen lanak baloratzen aritu ziren, besteak beste: Iñaki Eguren musi­karia, eta Miren Goje­nola eta Mikel Laskurain akto­reak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!