Hernaniko arraunlariek beste saio bat dute gaur, Gipuzkoako Trainerillen Ligan. Zarautzen lehiatuko dira berriro ere, gaur, goizeko 11:00etan. Neska jubenil eta seniorrek parte hartuko dute, eta Ligako bigarren saioa izango da. Atzo jokatu zuten lehena, Zarautzen bertan. Ligarako puntuez aparte, Joxean Elortzaren bandera dago jokoan.
Bederatzi talde izango dituzte aurkari: Zarautz A, Hibaika A, Hibaika B, Orio A, Orio B, San Juan A, San Juan B eta Getaria. Asteburuko bi saioez gain, beste hiru estropada jokatuko dira Ligan: Orion (maiatzak 3), Getarian (maiatzak 4), Hondarribian (maiatzak 10) eta Mutrikun (maiatzak 11).