Ion: «Kale edo bale zen kontua, eta Aritzek ederki bukatu ditu tantoak»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 27a, 02:00

Etxeberria IV eta Ion dira Sagardoaren Txapelketako irabazleak, Bereziartua sagardotegiaren izenean. 34-40 nagusitu zitzaizkion Gurutzetako bikoteari.

Bukatzen asmatzen denean, aprobetxatu egin behar. Eta ondo baino hobeto asmatu zuen, atzo, Etxeberria IVak. Aurre­lari azpeitiarraren txis­pa eta Ionen segurtasuna oi­narri, IV Sagardoaren Txa­pel­keta ira­bazi zuten, Be­re­­zi­ar­tua sagar­dotegiaren ize­­n­ean. Ma­txin III eta Etxe­berria III Guru­tzetaren ordez­kariak, nahi eta ezin aritu zi­ren par­tidu osoan. Huts gehi­egi egin, eta ezin izan zuten iaz lor­tutako txapela berriro jan­tzi.
Urdinek argi zuten nondik jo. «Kale edo bale zen kontua, arriskatu eta bukatzea», zioen Ionek, partidua bukatu be­rritan. Eta ondo atera zitzaien pentsatutakoa, Aritz Etxebe­rriak bikain jokatu baitzuen hasiera hasieratik: «Atera egin zaizkit lehenengoak, eta hazi egin naiz».

Hasiera, erabakigarria
Esana zuen Etxeberria III-ak, peloten aukeraketan: «Hasi­era izango da klabea». Eta halaxe izan zen. Berehala hartu zuten aldea, Bere­ziartuako bikoteak. 0-4 hasi, eta 3-10 jarri ziren. Tanto luze bat izan zen orduan, urdinak postuz aldatzera behartu eta Aritzek huts egin zuena.

Etxeberria IV, buka eta buka
Eta tanto horretantxe, Aritz Etxe­be­rriaren onena. Bikain eran­tzun, gorputza ezker-pa­re­taren kontra, Etxeberria III­a­ren sake gaiztoari. Eta do­mi­natzen dira berriro, marka­gailuan bezela. Eutsi dio atze­lari gorriak, eta beste behin ere bai, Ionek bidalitakoari. Bai­na urrutitik usaitu du pe­lota Aritzek. Airean egin duen parabolari begiez segi, bost­garren koa­droan jarri, eta airez hartu. Pelota zestatik ir­ten, bi pare­tak jo eta zabaleko sarera sartu: 4-11.
Beste bi egingo zituen, ho­rren segidan, zabalean. Ma­txi­n­en bi hutsekin, 4-15 ziren. Alde haundiegia, atzetik au­rre­ra egiteko. Gorriek ez zuten etsi, hala ere, eta gerturatu ziren, behin edo behin: 13-18 jarri ziren, eta 31-37 ere bai, finalaren azken­e­tan. Baina buelta emateko au­ke­rak oso es­kasak izan zi­ren, partidu guz­tian. Ion se­gu­ru baino segu­ruago ibili zen, ia hutsik egin gabe; eta Ari­tzek, arris­katzen zuenean, tan­to egiten zuen gehienetan.
Aukerarik gabe, azken aha­­legina egin zuten, 34-39 hur­­­bilduta. Baina hutse­gi­­tea edozein momentutan irits zi­te­keen, eta gora bota zu­en Etxeberriak IIIak. 34-40, eta txa­pela Bereziartuaren muti­lek, ondo merezita.

Lehenengo finaleko  «nerbioak» ezkutuan
«Pozez txoratzen», azaldu zen Etxeberria IV, bere lehen fi­na­la irabazita: «Nerbioso xa­mar nen­goen, baina atera zaiz­kit tantoak». Ion ere gus­tora zen, bere hainbatgarren txa­pela ira­bazita; ari baita zakua bete­tzen azpeitiarra. Laguna­ren asko famatu zuen «Lehe­nengo tan­to­ak ederki bukatu ditu, eta arris­katzeko esan diot; harra­patzen zuena bukatzeko»

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!