Arrieta ahizpen esperientzian oinarritutako dokumentala ikusgai, gaur

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 29a, 11:50

Arrieta ahizpek komunikatzeko sistema propioa sortu zuten. Berain gorputzek jarritako mugak gainditu zituzten komunikatzeko grinak bultzatuta. Bizipen horretan oinarrituta, El metodo Arrieta dokumentala egin dute eta gaur ikusgai izango da kultur etxean, 18:00etatik aurrera. Proiekzioan egongo dira Jorge Gil zuzendaria, Jon Garaño ekoizlea eta Arrieta ahizpak. Pelikularen ostean, hizketaldia izango da. Doan da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!