Galtzaur pensionista eta jubilatu elkarteak martxa antolatu du urtero bezala. Maiatzaren 17an izango da. Ibilbidea ere urterokoa izango da. Goizeko 09:30etan abiatuko dira egoitzatik eta Martutenera joango dira. Auzoari buelta emango diote eta egoitzara itzuliko dira. Ordu beteko buelta izango da, gutxi gorabehera. Ondoren, indarrak berreskuratzeko, hamaiketako ederra egingo dute.
Apuntatu egin behar da
Jakinarazi dutenez, parte hartu nahi duten guztiek apuntatu egin behar dute, irteera baino lau egun lehenago. Guztia ondo antolatzeko beharrezkoa dela azaldu dute. Astebete lehenago jarriko dute lista.
Apuntatzeko lista jarriko dute egoitzan, astebete lehenago.
Hamaiketakoa, martxa egiten dutenentzat
Martxa egiten duten guztientzat izango da hamaiketakoa. Eta egiten ez dutenak edo apuntatzen ez direnak hamaiketakotik kanpo geratuko dira. Bestalde, arduradunek azaldu dute, apuntatu bai, baina ibilbide guztia egiteko gai ez direnek ere hamaiketakoa izango dutela. Gainera, pertsona horiek behar izanez gero, laguntza ere jasoko lukete. Elkarteko kide guztiei animatzeko eta parte hartzeko dei egiten diete.