Musika nagusi hilabete osoan zehar eta herriko txoko guztietan

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 26a

Egun bakar bat ere ez da libre izango maiatzean. Kultur agen­da gainezka dator. Mu­sika izango da jaun eta jabe: ikasleen kontzertuak, Txa­la­parta Festa, abes­batzen ema­naldiak, Hernani’n Musik eki­mena, erromerian eta kalez kale kantari ibiltzeko aukera...
Horiez gain, ordea, ekitaldi bereziak ere izango dira: Olin­piadak, San Isidro eguna, El­kar­tasun Eguna, kultura as­kotako jakien dastaketa gas­tronomikoa, Informazio eta Komunikazio Teknologien As­tea, Gure Esku Dago ekime­naren Udaberri Festa, Gara­gardo Azoka...
Eta nola ez. Maitzean ere ez dira faltako hileroko ekintzak: literatur solasaldiak, erakus­ketak, Bigarren Eskuko Azoka, AEK-k antolatutako Zilegi Es­kolak... Deskantsatzeko tartea bilatzea izango da zailena!

Ostiraletik aurrera sarrerak salgai, Demode Quartet ikusteko
Musikaz gozatzeko aukera zabala izango da maitzean. Lehenengoa, Ozenki abes­ba­tzaren 20garren urteurrenean izango da. Kontzertua emango dute maiatzaren 3an Kantuzek eta Getariako Musika Bandak. 
Bestalde, Kantuz abesba­tzak eta Goiz Eguzki abesba­tzak ere antolatu dituzte beren emanaldiak; maiatzaren 24 eta 31n, hurrenez hurren.
Hurrengo musika ekitaldia maiatzaren 9an izango da: Demode Quartet laukoteak kon­tzertua emango du Her­nani’n Musik ekimenak anto­latuta. Sarrerak datorren osti­raletik aurrera egongo dira salgai.
Bestalde, hilaren 14tik 25era bitartean 6 kontzertu emango dituzte ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleek, ikasitakoa erakusteko batetik, eta ikasle berriei hurrengo ikasturterako soinu tresna aukeratzen laguntzeko, bestetik.

Festa bereziak, eta hilerokoak
Ekitaldi bereziak ere izango dira hil honetan. Maiatzaren 4an bertan egun osoko festa antolatu du Gure Esku Dago ekimenak, Ave Maria Parkean.
Hilaren 10ean, bestalde, Elkartasun Eguna antolatu da. Goizeko 09:00etan hasita pelota partiduak jokatuko dira herriko frontoietan, eta 12:00etan barrene herrikoia egingo da Tilosetan.
San Isidro eguna, base­rritarren eguna ere ospatuko da urtero bezala, maiatzaren 15ean. 
Bestalde, Garagardo Azoka maiatzaren bukaeran hasi eta ekainean bukatuko da. 
Dastaketa gastronomi­kora­ko eguna eta Informazio eta Komunikazio Astea ere ospatuko dira hil honetan zehar. 
Horiez gain, makina bat erakusketa eta beste hainbat ekitaldi izango dira. 
 

MAIATZEKO KULTUR AGENDA

Maiatzak 2
l Sarrerak salgai gaurtik aurrera Biterin, Hernani’n Musik ekimenak antolatutako hurrengo kontzerturako (maiatzak 9: Demode Quartet).

Maiatzak 3
l Ozenki abesbatzaren 20garren urteurrenaren harira, Ozenki abesbatzaren eta Getariako Musika Bandaren kontzertua, 19:00etan Milagrosan.

Maiatzak 4
l Gure Esku Dago ekimenak antolatutako Udaberri Fest, egun osoan zehar Ave Maria parkean.

Maiatzak 5 - 9
l Erakusketa: ‘Bide Heziketa: VIII. Marrazki Erakusketa’. Udaltzaingoak antolatua, Biterin.

Maiatzak 7
l Literatur solasaldiak: Nada se opone a la noche. Delphine Vigan. 19:30etan udal liburutegian, gaztelaniaz, Jose Luis Canchok dinamizatua.

Maiatzak 8
l Olinpiadak: Kuadrigak herrian zehar.

Maiatzak 9
l Hernani’n Musik: Epa! Demode Quartet taldearen kontzertua, 20:00etan Biterin. Sarrerak salgai egongo dira maiatzaren 2tik aurrera.

Maiatzak 10
l Bigarren Eskuko Azoka, 10:30etatik 13:30etara Urbieta kalean (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin).
l Kalez Kale Kantari, 12:00etan Plaza Berrin.
l Erromeria, 18:30etatik aurrera.
l Elkartasun eguna: Pilotakadaz pilotakada, sakabanaketaren aurka, frontoiak bete. 09:00etatik aurrera herriko frontoietan, eta 12:00etan, barrene herrikoia Tilosetako frontoian.

Maiatzak 11
l Kultura anitzetako jakien dastaketa gastronomikoa, 12:00etan Plaza Berrin, Amherrek antolatua.

Maiatzak 11 - 17
l XXVIII. Txalaparta Festa.

Maiatzak 12
l Zilegi Eskola: ‘Jendaurrean hitz egin. Traketsetik abilera’. AEK-k antolatua, 19:00etan, euskeraz Biteri kultur etxean. Hizlaria: Manu Marañon.

Maiatzak 12 - 16
l Informazio eta komunikazio teknologien astea. Ibaiondo industrialdean eta udaletxean.

Maiatzak 12 - 21
l Erakusketa: Puntuz egindako jantzien argazkiak. Astearteko lagunarteak antolatua, Biterin.

Maiatzak 14 - 15
l ‘Hernani’ Musika Eskolako akordeoi ikasleen kon­tzertuak, 17:30etan Milagrosan.

Maiatzak 15
l San Isidro eguna. Baserritarren jaia.

Maiatzak 17
l Olinpiadak: Landaren egunpasa. Ginkana, bazkaria eta joku erraldoiak.

Maiatzak 18
l Olinpiadak: ‘Humor amarillo’.

Maiatzak 19
l Zilegi Eskola: Txakolin dastaketa. AEK-k antolatuta, 09:30etan, euskeraz Hernaniko AEKn. Hizlaria: Mikel Salbador.
l ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasleen eskutik, soinu tresnen aurkezpena, 18:00etan Biterin.

Maiatzak 19 - 23
l Erakusketa: Eskulanak. Gure Etxola emakumeen zentro sozio-kulturalak antolatua, bertako erabiltzaileek egindako lanekin, Biterin.

Maiatzak 20
l Literatur solasaldiak: Paradisua. Arrate Egaña. 19:30etan udal liburutegian, euskeraz, Ane Mayozek dinamizatua.

Maiatzak 21
l Zilegi Eskola: Txakolin dastaketa. AEK-k antolatua, 19:00etan, euskeraz Hernaniko AEKn. Hizlaria: Mikel Salbador.
l ‘Hernani’ Musika Eskolako teklatu ikasleen kon­tzertua, 18:30etan Biterin.

Maiatzak 22
l Olinpiadak: Boleibol partiduak.

Maiatzak 23
l ‘Hernani’ Musika Eskolako ikasle helduen kon­tzertua, 19:00etan Milagrosan.

Maiatzak 24
l Kantuz Eguna. Kontzertua izango da Kantuz Abesbatza, Astigarragako abesbatza eta Orioko abesbatzaren eskutik, 20:00etan San Joan Bataiatzailea elizan.

Maiatzak 25
l ‘Hernani’ Musika Eskolako txistu ikasleen udaberriko kon­tzertua, eguerdiko 12:30etan udaletxeko arkupetan.

Maiatzak 26
l Zilegi Eskola: ‘Jaques Anquetil txirrindulariaren biografiaren aurkezpena’. AEK-k antolatua, 19:00etan euskeraz, Peña Otaño elkartean. Hizlaria: Raul Perez.

Maiatzak 26 - 30
l Erakusketa: ‘Biteri kultur etxeko tailerretako haurren lanak’. Biterin.

Maiatzak 26 - Ekainak 2
l Erakusketa: ‘Eskoletako haurrek Ingurumenari buruz egindako lanak’. Artelatzek antolatua, Biterin.

Maiatzak 27
l Ipuin kontaketa. Kontalaria: Maite Franko. Udal liburutegian, 17:30etan 3-4 urte bitarteko haurren­tzat, eta 18:00etan 5-7 urte bitarteko haurrentzat.

Maiatzak 29 - Ekainak 1
l Garagardo Azoka Atsegindegin, Errugbi elkarteak antolatua.

Maiatzak 31
l Euskal kantak kalez kale, 12:00etan hasita, Kaxkoan. Antolatzailea: Goiz Eguzki abesbatza.

Maiatzak 31
l Olinpiadak: Boxleya.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!