Zozketa egin da mahaietan zeintzuk egongo diren zehazteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 26a, 02:00

Ostegunean Plenoa izan zen Astigarragako udaletxean. Oraingo honetan, gai bakarra landu zuten: Europar Par­lamenturako Hauteskundeak. Zozketa informatikoa. Hautes­kunde egunean, mahaietan zeintzuk egongo diren zozketatu zen. Astigarragan 5 mahai egongo dira eta mahai bakoitzean, presidentea eta bi bokal. 15 herritar izango dira mahaietan egongo direnak, baina dagokion bezala, ordezkoak ere izango dira. Udalak abian jarri du prozedura dagoeneko eta tokatu zaien herritarrei jakinaraziko die.
Europar parlamentuko hauteskundeak maiatzaren 25ean izango dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!