Lorezaintza eta kale garbiketa zerbitzuak, lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 23a, 02:00

Interesatuek maiatzaren 12ra arte dute aurkezteko aukera. Udalak dio, murrizketa aurreko kalitatea berreskuratu nahi dela.

Lorezaintza eta kale gar­biketa zerbitzuen lehiaketak konbokatu ditu Udalak. Maiatzaren 12ra arte dago aurkezteko aukera. Infor­ma­zio guztia eta bete beha­rreko baldintza eta pleguak: www.astigarraga.net edo udaletxean.
Lehiaketa berria ezin zela gehiago atzeratu azpimarra­tu du Gobernu Taldeak: «Aurre­ko legealdie­tan, zerbi­tzu hauek murrizketak jasan zituzten, zerbitzuaren kalita­tea kaxkartuz eta herritar askoren kexak areagotuz. Horrez gain, Astigarraga haunditu izanak ere eragina izan du. Beraz, ezin zen lehiaketa gehiago atzeratu». Murrizketa aurreko kalitatea berreskuratzea planteatzen du Gobernu Taldeak, herria­ren tamaina berria kontuan izanda. Lorezaintzaren zerbi­tzu kostua 132.000 eurotan estimatzen du eta kale gar­biketarena 225.000 eurotan.

Klausula sozialak kontutan
Bi lehiaketa hauetan klau­sula sozialak kontutan izan direla nabarmendu dute: «langileen eskubide labo­ralak bermatzeko. Aurkeztu nahi diren enpresei eskatu zaie, euren langileei inda­rre­an egon den azken hi­tzar­men kolektiboa aplika­tu behar zaiela. Horrez gain, lorezaintza eta kale garbike­tan, subrogazioa eskatu da, gaur egun dauden langileak mantentzeko». Euskera iriz­pideak ere sartu direla gaineratu dute.

«Kostua, atez atekoarekin nahastu nahi izan da»
Gobernu Taldeak salatu du zerbitzu hauen kostua atez atekoarekin nahastu nahi izan dela: «Sistema berria­ren ondorioz kostua areago­tu dela esan da, baina kos­tua haunditu da zerbitzu opti­moa eman nahi delako eta batez ere, herriaren azalera haunditu delako. Oposizioko kieek atez atekoa­rekin obse­sioa dute eta gaia manipu­latu egiten dute. Batzordean bertan onartu zuten, esan zutena ez dela egia, baina hori publikoki ez zutela aitor­tuko. Dena dela, garrantzi­tsuena da, herritarrek zerbi­tzu maila hobea jasotzeko aukera izango dutela».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!