Etorkizuna diren bederatzi jaiotzei, ongi etorria

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 16a, 02:00

Bederatzi ume jaio eta erroldatu ziren 2013an Ereñotzun; sei elkartu ziren Atsolorran.

Txalaparta doinuekin egin zieten ongi etorria Ereñotzun, 2013an jaio eta erroldatutako 9 neska-mutilei. Atsolorra izan zuten igandean, eta 6 haur eta familia inguratu zi­ren ongi etorri festara. Hau­rrek txundituta entzun zi­tuz­ten txalapartaren doinuak. Ba­nan bana aurkeztu zi­tuz­ten Eli Pagola eta Aritz Zerain bertsolariek.

Atsolorraren hirugarren edi­­­zioa izan da aurtengoa, eus­­kal jaio­tzaren erritua be­rres­kura­tzeko antolatua: «ohi­tu­raz gain, esanahia ere be­rres­ku­ra­tu nahi izan da, ko­munidade­a­rentzat haur hauek duten ga­rran­t­zia azpi­ma­rratuz. Etorki­zu­na eta au­zoa­ren bizi berri­tzea­ren adie­raz­garri dira. De­non artean zaintzeko ardura hartzen da no­labait. Gainera, azken ur­teotan auzora bizitze­ra etorri diren familiei harrera egiteko ere bada Atsolorra».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!