Goizuetako kros herrikoia antolatu dute, hirugarren urtez. Maiatzaren 25ean izanen da eta izen ematea zabalik dago kirolprobak.com helbidean (10 euro; goizuetarrek 8 euro). 9km-ko lasterketa izanen da: erdia asfaltotik eta beste erdia gurdi bidetik.