Irazustabarrena gustora, Tuterako probarekin

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 26a, 02:00

Apirilaren 13an, Caja Rural Nafarroako Kopako laugarren proba jokatu zuen Aritz Irazustabarrenak Tuteran eta gustora da lortutako emaitzarekin. 15garren geratu zen elite mailan eta 17garrena orokorrean. Bi aldiz erori zen Astigarragako txirrindularia eta aurrenekoan denbora pixka bat galdu zuen. Azkeneko bi bueltak gogorrak egin zitzaizkiola azaldu du, bero egiten baitzuen. Dena dela, gustora geratu zen proba bukatzearekin, asko erretiratu egin baitziren, proba teknikoa zela eta. Berez, bihar Bilbon hartu behar zuen parte Euskadiko Openean, baina ez du aukerarik izango. Hurrengo proba Nafarroakoa izango da berriz. Maiatzaren 4an jokatuko da, Lizarran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!