Lau hernaniar, Madrilgo maratoian

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 26a

MAPOMA, Madrilgo maratoia izango da bihar, eta Hernani ordezkatuta egongo da bertan. Lau hernaniarrek hartuko dute parte. Argazkian, ezkerretik eskuinera: Sergio Uzkudun, Iñigo Uzkudun, Martxel Rodrigo eta Paco Gallego. Hiru hilabete eman dituzte gogor entrenatzen, eta iritsi zaie hainbeste itxaron duten eguna. Prestaketa on bat egin ondoren, beren onena ematen saiatuko dira, lasterketaren 42 kilometroetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!