Firma biltzen gaur, zigarro elektronikoak araurik gabe erabiltzearen alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 26a, 02:00

Firma biltzen ariko dira gaur, goizean, Gudarien plazan, zigarro elektronikoak araurik gabe erabiltzearen alde. Euro­par Batasunak atera nahi duen legediak zigarro honekin erabat bukatuko duela diote, eta hori galerazi nahian, Eu­ro­pa guztiko erabiltzaileak fir­ma biltzen ari dira. Helbu­rua, 1.000.000 firma lortzea, aza­roa­ren 25a baino lehen.

Gudarien plazan egongo dira gaur 10:00etatik 14:00etara.

«‘Bapeoa’ ezin da sartu Tabakoaren Legean»
Zigarro elektronikoa erretzeari bapeoa deitzen zaio, baporea botatzen delako ahotik. Ho­rren aldeko kideek diote, Eu­ropar Batasunak Tabakoaren Legearen barruan sartu nahi duela bapeoa, alegia, bi ziga­rroak parekatu egin nahi di­tuela hainbat zentzutan: zi­ga­rro elektronikoa, eta betikoa. «Bapeoa ezin da kontenplatu Tabakoaren Legean. Hainbat debeku badaude hor, denda txikiak itxiarazteko eginak. Lobbie haundiek bakarrik aurre egin ahal izango diete baldintza horiei. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!