Udaberriko kultur ekintzak maiatzaren 9an hasiko dira, eta horren atarian, gaur, auzo elkarteko lokala garbitzeko deia egin dute, 10:00etatik aurrera. Ondoren hamaiketakoa izango da.
Lau ekitaldi prestatu dituzte maiatzaren 9tik 24ra. Maiatzaren 9an Iñaki Sanz-Azkue ariko da: Portuko umeak eta natura. Nolako auzoa nahi duzu zure seme-alabentzat?. Maiatzaren 10ean, Lantziegora joango dira, ardo bodega batera: De Luis R. de Lantziego. Maiatzaren 16an, sagardo kata komentatua dute. Maiatzaren 24an, Añarbeko urtegira irteera, eta bazkaria Goizuetan.