Haur eta nerabeen gurasoentzako bi ikastaro, maiatzetik ekainera

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 26a, 02:00

Bi ikastaroak maiatzetik ekai­ne­ra bitartean emango dira, Biteri kultur etxean. Maiatza­ren 6, 20 eta 27an, eta ekaina­ren 3 eta 10ean egingo dira saioak; 0 eta 9 urte arteko haurrak dituzten gurasoen­tza­ko saioak 15:00etatik 16:30eta­ra emango dira, eta 10 eta 18 urte arteko seme-alabak dituz­ten gurasoentzako saioak, be­rriz, 11:00etatik 12:30etara.
Izen ematea irekita dago hila bukatu arte. 943 55 78 54 telefonora deitu behar da, eta Ana Goñiren galdera egin.

Gurasoek haurren heziketan parte hartzea helburu
Seme-alaben adinaren ara­bera, bi ikastaro antolatu dira, baina bietan helburu nagusia bera da: gurasoei baliabideak ematea beren seme-alaben heziketan parte hartzeko, eta haur eta nerabeen garapena sustatzea.
Ikastaro bakoitzeko edu­kiak, aldiz, gehixeago bereiz­tu dira, haurren adinaren arabe­ra sortzen diren beharretara egokitzeko.

Komunikazioa eta emozioak, eta Internetera adikzioa
0-9 urte bitarteko haurren gu­ra­soei zuzendutako ikastaroan  landuko diren edukiak on­dorengoak izango dira: gizarte aldaketak eta egungo gurasoak nolakoak diren; haurraren garapena; komu­nikazioa eta emozioak lantzea; arrisku­tsuak, familia eta heziketa lotzea; eta gaur egungo de­pendentzia eta arrisku berriak zein diren, adibidez, Internet.

Saioak emango dira maiatzaren 6, 20 eta 27an, eta ekainaren 3 eta 10ean; 0-9 urte bitarteko haurren gurasoentzat 15:00etatik 16:30etara, eta 10-18 urte bitarteko gazteen gurasoentzat 11:00etatik 12:30etara. Izen ematea apirilean egin behar da.

Dependentziak eta adikzioak, nerabezaroan
10-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako ikastaroan beste eduki batzuk landuko dira.
Horien artean, gurasoek hartzen duten jarrera seme-alabak nerabezarora iristen direnean; dependentzia eta adikzioak eta egungo adikzio berriak (Internet, mugi­ko­rrak...); eta drogak, familia eta heziketaren arteko zikloa.

Droga-mendekotasun Planaren barruko ikastaroak
Bi ikastaro hauek Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongin­tzarako Udal Patro­natuak antolatu ditu, baina Lahar elkarteak emango ditu.
Era berean, ikastaroak Droga-mendekotasun Preben­tzi­o­rako 2009-2014 Tokiko Pla­na­ren barruan daude ko­ka­tuta, eta Hernaniko familiei laguntzeko zerbitzuaren jardu­e­retako bat izango dira.
Informazio gehiago eta izen-emate orriak Udaleko webgunean aurki daitezke: www.hernani.net.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!