Erabilera publikorako hiru mahai jarri ditu Udalak Aranon. Taberna eta soziedadearen tartean dauden eskailerak jaitsita iristen da bertara. Ingurua txukundu dute eta bista zoragarriez gozatzeko aukera dago Ipiñabar eta Enazti aldera, hau da, Gipuzkoa aldera. Aurreko astean jarri zituzten Aste Santuari begira, eta jendea ibili dela azaldu dute.