Hasi dira lanak jasotzen, aurtengo Miaxiria osatzeko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 25a, 21:35

Bi urtez behin, Miaxiria aldizkaria argitaratu ohi dute Aranon eta aurten, hirugarren alea argitaratzea tokatzen da. Abenduan argitaratuko litzateke eta arduradunek jakinarazi du­te­nez, dagoeneko hasi dira lanak jasotzen. Noiznahi entregatu litezke.

Aportazioak jasotzeko, irekia
Azaldu dutenez, jarri dira harremanetan orain arteko Miaxirie­tan idatzi dutenekin eta aldizkaria osatzen la­gun­du dutenekin, baina norbaitek aportazioren bat egin nahiko balu, aukera dago: gai bat proposatu, artikuluren bat idatzi, erreportajeak, argazkiak pasa... Interesa dutenei harremanetan jartzeko dei egiten diete. Uda­letxera jo beharko lukete horretarako.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!