Mundarro La Salle Final Fourra jokatzeko sailkatu da dagoeneko eta ostiralean jokatuko du fase honetako azken partidua. Astigartarrak bigarren postuan dira eta lidertza lortzeko aukera dute. Etxean, kiroldegian jokatuko dute Eskoriatzaren aurka, 19:30etan. Aurreneko lau postuetan geratzen direnek jokatuko dute Final Fourra eta irabazten duen taldea mailaz igoko da; liga nazionalera.