Goiz Eguzki jubilatuen etxean kaleko jokoak egiten ari dira. Azken saioa, bihar. Bote, toka, igel jokoa eta abar izaten dira, eta urtero ikusmin polita sortzen dute. Arratsaldeko 16:00etatik aurrera ariko dira, zein baino zein, Goiz Eguzkin bertan. Saribanaketa, maiatzaren 1ean, beti bezala.