Izenematea gaur bukatzen da, Urduñara joateko

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 24a, 02:00

Untzaga, Arando, Txarlazo eta Urduña... horiek pasako dituzte datorren igandean, Mendiriz Mendiko kideek. Araba, Bizkaia eta Burgoseko mugetan ibiliko dira, otsoaren euskal lurretan. Goizeko 07:30etan abiatuta, egun pasa polita. Apuntatzeko azken eguna gaur, 20:00etatik 21:00etara, elkarteko bulegoan (Iturregi). Prezioa: 11 euro bazkideek; 14 bazkide ez direnek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!