Metroak erosteko aukera izango da bihar

Kronika - Erredakzioa 2014ko apirilaren 26a

Martxan da Gure Esku Dago dinamika Astigarragan. Aste-az­kenean bilera egin zen dinamika martxan jartzeko eta kolore guztietako jendea bildu zen bertan. Dagoeneko hasi dira ekintzak antolatzen. Bihar bertan, metroak saltzen egongo dira Joseba Barandia­ran plazan (12:30-14:30). Musi­ka eta pintxoak ere izango dira.

Aurkezpena eta argazkia
Maiatzean zehar ere, antolatu dituzte ekintza gehiago. Hila­ren 10ean, hain zuzen, aurkezpen bat egingo dute eta ondoren, argazki bat aterako dute. Argazki horretan, herritarrez gain, herriko pertsonaia esanguratsuak biltzen saiatuko dira.

Giza-katea, Astigarragan
Maiatzaren 24an, giza-katearen saiakera egingo dute. Ibilbidea ez dute zehaztu oraindik.
Bideo bat egiteko asmoa ere badute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!