Pelotekin gustora, finalerako prest

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 25a, 02:00

Prest dira Sagardoaren Txapelketako finalistak. Launa pelota aukeratu zituzten atzo, eta materialarekin gustora azaldu ziren. «Txapelketa osoan izan ditugun peloten antzekoak dira, eta ez dira aitzakia izango finalean», azaldu zuen Ionek. Berak eta Etxeberria IVak pelota biziagoak aukeratu zituzten: 127’2, 127’8, 130 eta 130’2 gramokoak. Matxin III eta Etxeberria IIIak, berriz, motelagoen aldeko hautua egin zuten: 127’1, 128’6, 129 eta 130’6 gramokoak. Partidu estua espero du Etxeberria IVak: «Ez dago faboritorik». Etxeberria IIIak, klabea lehenengo tantoetan ikusten du: «Hasiera izango da finalaren gakoa».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!