hemen dira, azkenean, Gazte Olinpiadak. Bihar hasiko dira, eta festari ekiteko, bi proba antolatu dituzte: Pintxandartea eta O Faktorea. Goizeko 10:00etarako egin dute kedada, Tilosetan, eta ordu erdi beranduago hasiko da lehia.
Pintxo eta estandarteak aurkeztu beharko dituzte taldeek, 10:30etatik aurrera, eta 12:30etan baloratuko dituzte. Jarraian, bazkaria izango dute (14:00etan), eta kafe-kopak.
Pintxo eta estandarteak aurkeztu beharko dituzte 10:30etatik eta 12:30etan baloratuko dituzte.
Arratsaldeko 16:00etan berriro ekingo diote lehiari, O Faktorearekin. Ondoren, ekitaldi bat burutu (18:00etan), eta txarangak girotuko ditu kaleak, gaueko kontzertuetara arte (21:30etan).