Herri urratsera joateko autobusak jarriko ditu Dobera Euskara Elkarteak. Maiatzaren 11n izango da, Senperen, Iparral-deko ikastolen aldeko festa. Autobusak goizeko 09:00etan aterako dira, Atsegindegitik. Bueltakoa, berriz, 19:00etan izango da, Senperetik.
Autobusaren prezioa 10 eurokoa izango da, eta Doberako bazkideek eskaintza berezia izango dute: 8 euro. Apuntatzeko, elkartearen egoitzara jo behar da (Larramendi, 11), maiatzaren 8a baino lehen. Gehiago jakiteko: 943 33 27 99 edo dobera@dobera.com.
Beharrezkoa izango da gutxienez 20 pertsonak izena ematea. Inskripzioa, maiatzaren 8a baino lehen egin behar da.
Eskaintza honekin, Doberak berreskuratu nahi du denbora luzez eskainitako zerbitzu bat. Izan ere, urte askotan jarri izan ditu autobusak herritarren eskura, baina hainbat arrazoirengatik utzi egin zion. Eskaera kopurua ikusita, autobusak berriz jarriko dira.
Aurrera atera dadin, ordea, beharrezkoa izango da gutxienez 20 pertsonak izena ematea, autobus bat osatzeko.
Asmoa, ikastolen beste festetarako ere eskaintzea
Ez da saiakera bakarra izango Herri Urratsekoa. Ondo aterako balitz, elkartearen asmoa da, ikastolen beste festetarako ere autobusak antolatzea; Nafarroa Oinez, Araba Euskaraz eta Ibilaldirako, alegia.