Hiru egunez azoka, Plazan

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 24a, 02:00

Artisauen lanak eta janak aukeran izango dira bihartik igandera Hernanin, Gudarien plazan. Hainbat zonaldetako gastronomia eta eskulanak ekarriko dituzte Hernanira: Euskal Herrikoa, Castilla Leon, Castilla la Mancha, Andaluzia, Cantabria eta Extremadura­ko­ak, hain zuzen.
Magoak, ipuin kontalariak, tatuajeak eta abar... Ostirala, larunbata eta igandean, 11:00-15:00 eta 17:00-22:00. Gudarien plazan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!