«Erabakitzeko eskubidearen alde egoteak ez du eskatzen denean ados egoterik»

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 24a, 02:00

«Zenbat eta jende ezberdin gehi­ago bildu, orduan eta hobe», diote Arantzazu Ruiz Miner eta Jesus Uzkudun Illa­rramendik. Garbi daukate, Gure Esku Da­go ekimenaren barruan sar­tze­ko baldintza bakarra da­goe­la bete beha­rra: eraba­kitzeko esku­bi­dea­ren alde egotea.
Horretarako, eskaera argi bat elka­rre­kin egi­teko, ekai­naren 8an 50.000 pertsona bil­du nahi dira, Durango eta Iruñea lotu­ko dituztenak, elka­­rren artean tarterik utzi gabe.
Hernanitik 600 pertsona bildu nahi dira, Etxarrenera joan, eta km bat osatzeko. Dagoe­neko 373 bil­du dira. Ziur daude, 600 hernaniar baino gehiago animatuko direla, «badira 1.000 pertsonara iri­tsi­ko garela diotenak ere».

«Jende asko ari zaigu inguratzen»
600 lagun biltzeko asmoan, Hernanin taldea osatu da, eta astero biltzen dira, dozena bat lagun inguru, «ideologia guz­tie­takoak». Postua jartzen dute ostegunero eta larunba­tero, eta jende gero eta gehi­ago inguratzen zaiela diote. «Jende asko ari zaigu ingu­ra­tzen. Batzuk oraindik ez da­kite zer den, eta beste batzuk orain ari dira enteratzen», dio Ruizek.
Maiatzean bi festa anto­latu dituzte. Maiatzaren 4an Ave Maria parkean herritar eta talde guztiak deitu dituzte parte hartzera, argazki erral­doi bat eta giza-kate bat egin nahi dira «beroketa moduan».

«Ekainaren 8koa pasata, segi egin nahi da, Kataluniako bidean, eta asanblada nazionala egiteko asmoa ere badago»


Maiatzaren 16an, Galarreta frontoian erremonte jaialdi berezia prestatu dute.
Horrez gain, lokal berria daukate, herritar batek mu­xutruk utzia, eta aste egunez hor egoten dira, egunean bi orduz, informazioa ematen.
Metro bakoitza 5 euroan erosi liteke, baina egun horretan joan ezin duenak ere 0 metroa deitu diotena erosi lezake, egitasmoaren alde. Porra egiten ere ari dira, zenbat hernaniar animatuko diren asmatzeko.

Helburu bakar batekin
Bi hernaniarrek diotenez, be­rebiziko garrantzia dauka hel­buru bakar batekin lan egiteak. «Oraingoz ez dago alderdi politikoen eskutan. Nik hori ikusi banu, ez nin­tzen taldean sartuko», dio Ruizek. Uzkudunen esane­tan, alderdien eskuetan eror­tzeko arriskua badago, baina ez da utzi behar, «hasieran eztabaida izan zen, ere­du ekonomikoari buruz kri­te­rio batzuk mar­ka­tu behar ziren edo ez, baina oso garbi geratu zen ezetz, hortik zati­ke­ta eto­rriko zela. Eraba­ki­tzeko esku­­bi­dea­ren alde egon litezke abertzaleak, federalis­tak eta españolistak». Ruiz ere kon­forme dago, «erabaki­tze­ko es­kubidearen alde ego­teak ez du eskatzen denean ados ego­terik».

Euskal Herriko asanblea
Beste herrietan ere sumatzen omen da Hernaniko ilusioa, «animoak altu daude. Ekai­naren 8koa pasata, segi egin nahi da, Kataluniako bidean. Ekainean bertan Euskal He­rri­ko asanblada nazionala egin nahiko genuke, eta gau­za gehiago ere bai».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!