Taldeei deia, Ziklobia egunerako proposamenak egiteko

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 23a, 02:00

Apirilaren 25era arte dago epea proposamenak aurkezteko. Ekainaren 1ean egingo dute Ziklobia.

Hernaniko elkarte eta tal­deei dei egin diete propo­sa­menak egin ditzatela ekai­na­ren 1eko Ziklobiarako. Egun horretan, Donostiatik Herna­ni­rako bidea itxi egingo dute motorra daukaten ibilgailu guztientzat, eta baimena izango dute soilik bizikleta, patin, oinezko eta gurpildun aulkiek.

Festa haundia izango da Hernanin, eta Hernaniko Udalak jakinarazi du ahalik eta herritar gehienek parte hartzea ondo legokeela, eta horretarako, hainbat postu edo ekintza egitera animatu nahi ditu taldeak. Ekintza proposamenak ostirala bitar­tean jakinarazi behar dira, helbide honetan, eta gero, hortik, arduradunei bidaliko zaizkie: ziklobia@hernani.net.

Olatu Talkaren barruan
Donostia Kulturaren barruan, eta Olatu Talka eki­menean dago Ziklobia, eta iaz Zu­bietara bezala, aurten Her­naniraino ekarriko dute. Donostia, Martutene, Astiga­rra­ga eta Hernani lotuko di­tuzte, 7 km inguruko ibilbi­dean, eta egun batean mugi­kortasun iraunkorrari buruz hausnartzeko deia egin nahi dute, modu sinbolikoan, bes­terik ez bada ere.

Lehenengo Ziklobia Bogo­tan egin zen 1976an, eta gaur egun 38 hiritan egiten da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!