KZ guneak ikastaro sorta zabala eskaini du apirilan zehar, dohainik. Baina, oraindik ere, beste lau kurtso geratzen dira hilabete honetan, teknologia berrietan trebatu nahi dutenentzat. Izena emateko, bi aukera: Biterin duten egoitzara jo edo telefonoz deitu: 943 02 36 50.
Datorren astean izango dira falta direnak, bi ordukoak: asteazkenean, Oinarrizko Facebook (9:00-11:00) eta Gmail (16:00-18:00); eta ostegunean, Facebook aurreratua (9:00-11:00) eta Google Drive (16:00-18:00).
Maiatzan, beste lau ikastaro
Apirilekoak amaitu gabe daude oraindik, baina KZ gunean hasi dira maiatzerako prestatzen. Beste lau kurtso antolatu dituzte datorren hilabetean zehar eskaintzeko. Ikastaro luzeak izango dira, hogei ordukoak, eta hamar egunetan emango dituzte. Horietako bi, maiatzaren 5ean hasi eta 16an amaituko dira: Software libreari buruzkoa (9:00-11:00) eta Oinarrizko Internet (11:00-13:00).
Sare sozialei buruzkoa, berriz, 20tik 29ra izango da (9:00-11:00), eta Googleen aplikazioak ezagutzeko, 19tik 30era (16:00-18:00).