Asteburuan, berriz ere ‘8 apellidos vascos’

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 23a, 02:00

Aurreko asteko arrakasta ikusita, berriz botako dute pelikula Biterin, ostiraletik astelehenera.

Datorren asteburuan be­rriz ere 8 apellidos vascos pe­li­kula emango dute Biterin, au­rreko asteko arrakasta iku­sita. As­paldiko ilada lu­zee­nak egin ziren Biterin joan den astean, pelikula ikusteko, eta asko geratu ziren ikusi ezinda. Horre­gatik erabaki dute be­rriz ere jartzea, eta lau egu­nez izango da aukera peli­kula ikusteko.

Ostiralean bertan erosi ahal izango dira lau egunetako sarrerak, takilla orduetan.

Zortzi sesio, lau egunetan
Ostiralean sesio bakarra izan­go da, 22:30etan; la­run­batean hiru: 17:00-19:30-22:30; igandean beste hiru: 17:00-19:30-22:00; eta astele­he­­nean bakarra: 16:30. Sarrerak har­tzeko aukera izango da osti­raletik aurrera, edozein sesio ikusi ahal iza­teko. Takilla orduetan hartu beharko dira sarrerak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!