Final haundi bat, eta ‘Takillera’-ren dolua, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 22a, 02:00

Krespoi beltzarekin jokatuko dute, 100 urterekin hil berri den Carmen Sagarnaren omenez.

Galarretako ezagun haundi bat joan da, Carmen Sagarna, La Taquillera gisan ezagutzen zena, 100 urtekin. Galarretako takillera lanak 90 urtera arte egin zituenaren omenez, kres­poi beltza aterako dute lau pelotariek aste honetako final haundian. Sagardoaren Txa­pel­ketako finala jokatuko da larunbatean, final haundi bat, egungo bikoterik gogorren­tsuenen artean. Galarretan, 16:00etan hasiko den jaialdian, bigarren partidua.  

Bereziartua eta Gurutzeta, zein baino zein

Txapelketa bi onenak izan dira, zalantzarik gabe, eta Etxeberria IVa eta Ion eta Ma­txin IIIa eta Etxeberria IIIa ariko dira finalean; Bereziar­tua eta Gurutzeta. Etxeberria IIIaren sorbaldari begira egongo dira erremonte-zaleak, finalerdian juxtu xamar bukatu zuen eta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!