Heriotza eta maitasuna, biak elkartzen ditu Gaizka Zabartek bere lehen nobelan: Zaharrak ez zuen hil nahi. Eta horretaz hitz egin ahal izango da datorren asteartean, Biterin. Ane Mayozek gidatuta, liburuari buruzko solasaldia izango da, 19:30etatik aurrera.
2011 urtean argitaratu zuen nobela Zabartek, Susa argitaletxearen eskutik. Gaiak, lotura konplikatua dutenak: maitasuna eta heriotza. Eta hasiera, ezin bitxiagoa. Larunbatean, goizeko zortzietan jasotako telefono deiarekin hasten da istorioa. Ehorzlea da (enterradorea), eta berarekin hitz egin nahi du. Hitzordua, ordu bete barru, hilerrian.
Eta hortxe hasten da korapilatzen, aitaren hilobian aita ez dagoela kontatzen dionean. Are gehiago, bertan ez dela sekula egon susmatzen du ehorzleak.
Aitaren hilobian, aita ez dagoela kontatzen dio enterradoreak, ez dela sekula egon. Bertatik abiatzen da Zabarteren nobela.
Ustekabeko horretatik abiatuta, umorez jantzitako nobela lantzen du Zabartek.