Pilota txapelketa eta barrikotea, presoen alde

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 5a, 02:00

Urtero bezala, barrikotea antolatu dute Goizuetan, presoen alde. Normalean Aste Santuetako bigarren larunbatean izaten da, baina aurten dataz aldatzea erabaki dute, bestela barrikotea eta Txinoko festak batera izanen liratekeelako.
Barrikotea gaur gaueko 22:00etan izanen da pilota plazan. Bertara joan nahi dutenek txartela erosi behar dute Amaia kafetegian. Langileek 18 euro ordaindu beharko dituzte eta langabetuek, 15 euro.
Barrikoteaz gain, goizean, sakabanaketaren aurkako pilota txapelketa antolatu dute. Pilota gozoarekin ariko dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!