Geldialdiz geldialdi, Gurutze Bidea egin zuten Santa Barbaran

Kronika - Erredakzioa 2014ko api. 20a, 02:00

Pazko igandeko lau meza emango dituzte gaur eguerdira bitartean, lau elizetan.

Plazatik atera, eta Santa Bar­barako tontorrera bidean, 14 geldialdi egin zituzten os­ti­ra­lean, Gurutze Bidean parte har­tu zuten herritarrek. Je­su­sek Kalbariora bidean, gu­rutz-hiltzatua izan aurretik egin­da­ko bidea eta geldiuneak ekarri zi­tuzten gogora. Arra­tsaldean, mezak izan ziren herriko lau elizetan.

Pazko igandea, gaur
Erramu igandearekin hasi zi­ren Aste Santuko elizkizunak,  eta gaur bukatuko dira, Pazko Igandearekin, Jesus berpiztu zen egunarekin. Hernaniko lau elizetan izango dira mezak: 09:00etan Agustinetan, 10:00e­tan San Antonion, 11:00eta San Jose Langilean, eta 12:00etan San Joan Bataiatzailean. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!