Hernaniko Udal Liburutegiak eskaintza polita jarri die 8-9 urteko gaztetxoei, beraien artista liburuak egiteko. Gaurtik ostiralera, egunean ordu eta erdiz ariko dira, eta hor ikasiko dute zer diren artista liburuak, eta beraienak egingo dituzte. Artistek liburu horietan biltzen dituzte beren lan, poesia, marrazki, irudi, pentsamendu eta abarrak.
Artista haundiek bezala, artista txikiek ere bidea egiten hasteko aukera dute. Aurrez deitu, Udal Liburutegira.